2019-20 IKASTURTEA

2019-20 IKASTURTERAKO ORDUTEGIAK: OINARRIZKO IKASKETAK

 ARAUDI OROKORRA

- Talde-ikasgaietako ordutegia bakarra da eta  ikasketa buruak ezarriko du: Orkestra, Banda, Big-band, Talde instrumentalak (pianoa izan ezik),  Praktika Instrumentala (pianoa izan ezik), Entzumen heziketa, Musika-Informatika, Praktika Harmonikoa, Musikoterapia, eta Kantuari aplikatutako Hizkuntzak.

Beharrezkoa da ikasle bakoitzak ordutegi hauek kontsultatzea gainerako irakasgaietako ordutegien aukerari ekin baino lehen. (Kontserbatorioko ate nagusian argitaratuta egongo dira)

- Ganbera Musika-ordutegiaren aukeraketarako (Gradu Profesionaleko 3., 4., 5. eta 6. kurtsoetarako) Ikasketa-Buruzagitzatik Ganbara talde dezberdinak ezarriko dira kontuan izanik errepertorioaren interesa , ikasleen maila eta aukera pedagogikoak.

Talde  bakoitzari irakasle bat  esleituko zaio. Ikasleak ekainean deituko dira ordutegia aukeratzeko.

Saio honetan zenbaki bat  zozkatuko da ordutegi-kointzidentzia posibleak ebazteko.

- Ikasketa buruak ezarriko ditu ordutegia aukeratu ahal den talde-ikasgaien ordutegiak: Hizkuntza musikala, Korua, Armonia, Analisia, Konposizio oinarriak, Musikaren historioa,Pianoko praktika instrumentala, Pianoko talde instrumentala eta Akonpainamendua.

Ikasleak ekainean deituko dira kurtsoka. Ikasgai hauetan kurtso desberdinak daudenez gero, aukeraketa orden alfabetikoaren bitartez egingo da, lehen letra, aurretik Eusko Jaurlaritzak zozkatutako letra izanik.

- Behin Ganbara musika eta talde-ikasgaien ordutegia izanik, banakako ikasgaien ordutegia aukeratuko da: instrumentua, instrumentu osagarria, errepertorioa eta instrumentu nagusiaren luzatzea.

Ikasleek, gutxienez hiru ordutegi aukera eskeineko dizkio ikasgai hauen irakasleei, lehentasun ordena adieraziz.

Bi ikasleen artean ordutegi berbera eta lehentasun orden berdina izanez gero, aukeraketa, zozketa baten bitartez egingo da.  

Banakako ikasgaien irakasleak kontuan izan beharko ditu lehenik, aurrez finkatutako talde-ikasgaien ordutegiak (Ganbara musika adibidez), eta gero beste ikasleei ordutegia eman.

Aurretik adierazitako puntuekin posible ez bada ordutegia adostea, irakasleak eta ikasleak, ordutegia zabaldu beharko dute ordu bat adostu arte.

 

ABISU GARRANTZITSUA

Oinarrizko Graduko eta Gradu profesionaleko aurretik finkatutako talde-ikasgaietako ordutegien gaineko informazioa Kontserbatorioko atean ipiniko da (kanpotik ikusgai) eta ahal bada, web orrian.

Informazio hau beharrezkoa da ordutegia aukeratu ahal den taldekako ikasgaien ordutegia aukeratzeko.

 

Oinarrizko gradua

2., 3. eta 4. kurtsoetako TALDE-IKASGAIEN ordutegiak emateko, aurretik azaldutako araudi berbera erabiliko da. Garrantzitsua: Araudi orokorrean adierazten den moduan, banakako ikasgaien ordutegia eskatzeko, garrantzitsua da hiru ordutegi posibleak adierazten den orria beterik eramatea.

Oinarrizko 1. kurtsorako, ikasleak deituko dira instrumentua eta musika hizkuntzaren ordutegia aukeratzeko. Aukeraketa hau egiteko ordena, 1. kurtsorako sarbide frogan lortutako emaitzen ordena jarraituko da. Berdinketarik egotekotan Eusko Jaurlaritzak zozketan lortutako eta aurrez argitaratutako letra erabiliko da.

 

Aukerako irakasgaiak:

2018-19 ikasturtean, Gradu Profesionaleko  5. eta 6. egiten dutenek,  derrigorrezko ikasgaiak egiteaz aparte, aukerako beste ikasgaiak aukeratu beharko dituzte. Aukerako ikasgaiak bi motatakoak dira, oinarrizkoak eta osagarriak.

Ikasleek derrigorrez egin beharko dituzte aukerako oinarrizko 2 ikasgai.

Aukerako ikasgai osagarrietatik, gutxienez 1 egin beharko du eta gehienez 2.

 

AUKERAKO IKASGAIAK (2018-19 IKASTURTEA)

 

Garrantzitsua: Ikasleek ezin izango dute talde aldaketarik egin, ikasketa buruak baimentzen ez badu.