4.4. IKASLEAK BERTARATZEA.


Ikasleek eskoletara joateko obligazioa dute, eta ezin izango da sistemarik ezarri  matrikulatuta dagoen irakasgaietako eskoletara borondatez joan ahal izatea onartzeko.

Irakasgaia baliozkotzako prozesuan diren ikasleak soilik salbuetsiko dira. Irakasleek,  halaber, ikasleek beren eskoletara ez joatearen ondorioz egindako hutsegiteak kontrolatu  egin beharko dituzte.

 

Arau hori betetzeko honela jardungo da:

1. Irakasle bakoitzak atzerapenik gabe igorri beharko dio ikasketaburuari bere ikasleen hutsegiteen agiria. Hutsegite justifikatuak eta justifikatu gabeak jaso beharko dira. Ikasleek hutsegiteak justifikatzeko aurkeztu dituzten frogagiriak  gaineratu beharko dira.

 

2. Adin txikikoen hutsegiteen justifikazioa gurasoek edo tutoreek egin beharko dute eta frogagiria dagokion irakasleari eman beharko diote. Ikasle helduek edozein lan-harremanetan eska daitezkeen antzeko frogagirien bitartez justifikatu beharko dituzte beren hutsegiteak. Hutsegiteen justifikazioa ikasketaburuaren bitartez egingo da.

 

Bajaldiak:


1.-Sailek txostena eman ondoren, Pedagogia-koordinaziorako batzordeak ezarriko du irakasgai jakin batean etengabeko ebaluazioa integratzailea erabili ezina dakarren hutsegiteen zenbatekoa. Zenbateko hori, denan den, inola ere ez da izango dagokion irakasgaiaren ikasturtea osatzen duten eskolen ehuneko hogei baino gutxiago (6 hutsegite, asteko ordubeteko irakasgaietan; eta 12 hutsegite, 2 orduko irakasgaietan).

Batzorde berari dagokio, halaber, kasu bakoitzari ondoen egokitzen zaion ebaluazio-prozedura zein den ezartzea.

 

2.-Aurreko paragrafoan esandakoa gertatu, eta kurtso bat osatzen duten irakasgaien erdian edo gehiagotan ezinezko bada ebaluazioa aplikatzea, ikastetxetik baja hartzea ekarriko du horrek, eta eskola-postua galtzea.

 

3.-Egoera horiek ebazteko, kontuan izan beharko da irakasgai bateko eskoletara bertaratzeari erabat edo zati batean utzi dion ikaslea ekaineko ohiko deialdian kalifikatu beharko dela beti, eta halaxe jasoko da kalifikazioen liburuan eta aktetan, non eta bertaratzerik ezaren ondorioz baja eman edota matrikulari egin dion ukoa onartu ez den. I

 

 

4.- Gaixotasuna, istripua edo medikuen agiri baten nahiz bestelako ziurtagiri ofizialen bidez behar bezala justifikatutako arrazoiren bat dela-eta denbora luzean eskoletara joan ez diren ikasleek ez dute ofizialtasuna galduko eta hurrengo ikasturte akademikoan matrikulatu ahalko dira sarbide-probarik gainditu behar izan gabe, baldin eta ikastetxeko zuzendaritza-taldeak hala erabakitzen badu, ikasleen egoera ezagutzen duten irakasleen taldearen aholkuak kontuan hartuz. Erabaki hori ikaslearen espedientean idatziko da.